lunes, 12 de marzo de 2012

Etxekoandrea

2005-10-10
1)
Familia bat aurrera atera
Nahi bada sano ta pozik
Karroa hartu ta merkatura
Joan beharra dago goizik
Etxea goitik behera garbitu
Nork egingo du nik ezik?
trukean ez dut jornal, ez opor
ez begirunezko hitzik
egiten dudan hau ez da lana
obligazioa baizik
2)
Enfermeraren titulu hori
Nork ote zidan ipini?
Ama zaharraren Alzehimer horrek
Sortzen du nahiko armoni
Etxeko beste bi txikiekin
Jada dira hiru nini
Gainera dena egin behar zaio
Gizon galtza-lasai honi
Guztiak zaintzen ditut nik baina
Zeinek zaindu behar nau ni?
3)
15 urtez bajarik gabe
lan berberean dihardut
gehienez ere nere urtetako
kolonia merke baten truk
hau bukatu da! Erabaki dut
hartuaz pare bat bermut
entzun familia: soldata on bat,
eskerrak, ta opor batzuk
Zor didazue, ta eman edo
Finikitoa hartuko dut

No hay comentarios:

Publicar un comentario